ACTUALIDAD
Poliziaren kontrol arrazistak hasi dira berriz Baionako Pausa zentroaren aitzinean
Etorkinentzako Pausa zentroaren aurrean kontrolak egiten ari da Frantziako Polizia gaur goizetik. Hainbat pertsona bildu dira han, identifikazio arrazistak egiten dituztela salatzeko.
2022eko apirilaren 27
Poliziaren kontrol arrazistak hasi dira berriz Baionako Pausa zentroaren aitzinean

2018tik, Baionako (Lapurdi) Pausa zentroaren aurrean polizia-operaziorik ez egitea adostu zuten Frantziako Poliziak eta Baionako Herriko Etxeak. Hala eta guztiz ere, goiz honetan bertan, hainbat polizia-agente Pausa zentroaren aurrean finkatu dira, kontrolei ekiteko.

Zentroko kide batek salatu duenez, bere alabarekin batera gelditu dute baina azken hori baino ez dute identifikatu, azalez beltza izaki. Poliziak dioenez, prokuradorearen aginduz, berriro hasi dira zentroaren aurrean kontrolak egiten.