ACTUALIDAD / Vivienda
Pertsona bat zauritu da Bilbon, kontainer batean lo zegoela kamioi batera bota dutenean
Ospitaleratu egin behar izan dute, erorikoaren ondorioz. Venezuela Plazako edukiontzi batean ari zen lo egiten.
2025eko maiatzaren 5
Pertsona bat zauritu da Bilbon, kontainer batean lo zegoela kamioi batera bota dutenean
— ARGAZKIA EySMunicipales

Bilbon (Bizkaia) pertsona bat zauritu zen atzo, maiatzaren 4an, kartoia biltzen ari zen kamioi batera jausi ostean. Izan ere, Venezuela Plazako kontainer baten barruan ari zen lo egiten, zaborra biltzeko kamioia pasatu zenean. Hala, ibilgailu barrura erori zen edukiontzian lotan zegoen pertsona ere.

Suhiltzaileak bertaratu ziren gizona kamioi barrutik ateratzeko. Ibilgailua hutsik zegoen bertara jausi zenean, eta, beraz, erorikoaren eraginez, zauritu egin zen. Antza denez, kolpe bat jasan zuen buruan, eta ospitaleratu egin behar izan zuten.