Bilbon (Bizkaia) pertsona bat zauritu zen atzo, maiatzaren 4an, kartoia biltzen ari zen kamioi batera jausi ostean. Izan ere, Venezuela Plazako kontainer baten barruan ari zen lo egiten, zaborra biltzeko kamioia pasatu zenean. Hala, ibilgailu barrura erori zen edukiontzian lotan zegoen pertsona ere.
Suhiltzaileak bertaratu ziren gizona kamioi barrutik ateratzeko. Ibilgailua hutsik zegoen bertara jausi zenean, eta, beraz, erorikoaren eraginez, zauritu egin zen. Antza denez, kolpe bat jasan zuen buruan, eta ospitaleratu egin behar izan zuten.