Atzo goizean, 63 urteko lagun bat atxilotu zuten Iturmendin (Nafarroa), bere etxean zegoela. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu zuen atxiloketa: inkomunikatu eta zuzenean eraman zuten Madrilera, han deklara zezan. Arratsaldera arte ezin izan zien senideei hots egin, Madrilera eraman zutela jakinarazteko.
Terrorismoa goratzea egozten diote, eta, itxura denez, sare sozialetan egindako komentario baten harira egin dute bere aurka. Dena den, bere gertukoei ez diete inolako arrazoirik baieztatu. Atzo ere, Espainiako Poliziak Iruñean (Nafarroa) duen polizia-etxe batera joan zirenean, ez zieten azaldu non zegoen atxilotua, ez eta zergatik atxiki zuten.
Gaur, informazio-batzar bat egingo dute Iturmendin bertan, gertatutakoa azaltzeko. 19:00etarako jarri dute hitzordua. Gaur arratsaldeko aurreneko orduan jakinarazi dutenez, libre geratu da atxilotutako laguna.