ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/12 10:38

Aurten beteko dira 40 urte, Pasaian (Gipuzkoa), Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau militante erail zituenetik. 1984ko martxoaren 22an, polizia-indarrek tiroz erail zituzten Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Mari Isart Pelitxo, Jose Mari Izura Pelu eta Rafael Dalas Txapas. 113 balaz josi zituzten bi azpeitiarrak eta bi iruindarrak.

Pasaiako sarraskiaren urteurrenaren harira, aurten ere egitarau bat prestatu du Azpeitian (Gipuzkoa) Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Martxoaren 23rako jarri dute hitzordua Esklabak Zentro Sozialistan. Eguerdian emango diote hasiera egitarauari, sarraskiari loturiko erakusketa batekin. Horren ondoren, hitzaldi bat eskainiko du Joseba Merinok; Poliziaren segadatik bizirik atera zen militante bat.

Hitzaldiaren ostean, Esklabaken bertan bazkaltzeko aukera izango da. Arratsaldean, 17:00etan, duela 40 urte eraildako militanteak oroitzeko ekitaldi bat izango da Zentro Sozialistaren kanpoaldean. Iaz, oroitarri bat jarri zuten bertan, hildako lau kideen omenez.

NO HAY COMENTARIOS