ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/03 09:17

Joan den ostiralean, maiatzaren 31n, Palestinaren askatasunaren aldeko elkarretaratzeak izan ziren Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa). Palestinarekin Elkartasuna plataformak egin zituen mobilizazio deialdiak, eta Ibaitik itsasora Palestina askatzeko, Israel borrokatu! lelopean batu ziren ehunka lagun. Bereziki izan zituzten gogoan Rafahn erasotuak izaten ari diren palestinarrak.

Plataformak aurreko astean salatu zituen "palestinar herriari inposatu nahi zaizkion irtenbide faltsuak", adierazpen idatzi baten bidez; modu horretan kritikatu zituen, esaterako, Mendebaldeko zenbait gobernuk Palestinako Estatua "aitortzeko" egindako mugimenduak eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren eskaerak.

Ostiraleko protestetan ere salatu zituen "irtenbide faltsuak" Palestinarekin Elkartasunak, eta dei egin zuen, "Palestina askatzeko, Israelgo estatu sionistaren eta bere konplizeen kontra borrokan jarraitzera".

NO HAY COMENTARIOS