ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Plataformak antolatutako manifestazioa Bilbon, 2023ko urrian.
2024/09/09 09:15

2023ko urriaren 7an, palestinar milizianoek Gazako Zerrendan kontraerasora jo ostean, sekulako oldarraldi bati ekin zion Israelgo Estatu sionistak. Eta horretan jarraitzen du gaur egun ere. Iazko urriaren 7tik hona, gutxienez 40.000 palestinar erail dituzte sionistek Gazako Zerrendan, eta 700 inguru Zisjordaniako lurretan. Zaurituak, desagertuak, atxilotuak eta kanporatuak dozenaka milaka dira; zenbaezinak jadanik.

Laster beteko da urtebete sionistek azken oldarraldiari ekin ziotenetik. Hori dela-eta, beste mobilizazio deialdi bat egin du Euskal Herrian Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Datorren urriaren 5erako prestatu du manifestazio bat, Bilbon (Bizkaia): 12:00etan hasiko da Jesusen Bihotzetik.

Joan den udan ere, aipatutako plataformak deituta, Palestinako erresistentziaren alde eta estatu sionistaren kontra mobilizatu dira Euskal Herriko hainbat hiriburutan, horietako festa nagusiak baliatuz. Elkartasun-argazkiak ere atera dituzte hamaika herritan, Palestinarekin Elkartasunak bere sare sozialetan argitara eman duen modura.

Iazko urriaren amaieran, erasoaldi sionista masiboa hasi eta gutxira, mobilizazio erraldoi bat izan zen Bilbon, Gora palestinar erresistentzia. Sionismoa genozida lelopean (hamar puntu oinarritzat hartuta egin zuten deialdia). Palestinarekin Elkartasuna izena hartu du manifestazio hori antolatu zuen plataformak, eta mobilizazio ugari antolatu ditu han-hemenka urte osoan zehar.

NO HAY COMENTARIOS