ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren prentsaurrekoa gaur, Iruñean.
2024/05/06 13:25

Nakba maiatzaren 15ean gogorarazten dela nabarmendu du gaur Palestinarekin Elkartasuna plataformak; palestinar herriarentzat "hondamendia ekarri zuen Israelgo Estatuaren sorrera" prozesuaren eguna, alegia. Horren harira manifestaziora deitu du plataformak datorren maiatzaren 18rako, Iruñean (Nafarroa): Bosquecillosetik abiatuko da mobilizazioa, 12:30ean.

Palestina askatu. Israel borrokatu, desnormalizatu, suntsitu lelopean aterako dira kalera egun horretan, "bi estatuen irtenbide faltsua" seinalatzeko. Gaur Iruñean egindako prentsaurrekoan, irtenbide horren bideraezintasuna azpimarratu dute berriz ere, eta Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko deitu dute mobilizatzera. Zehaztu dutenez, zapalkuntzarik gabeko Palestina askea "Israelen desagerpenaren eskutik etorriko da" ezinbestean, herrialdearen "deskolonizazio prozesua" beharrezkoa dela gogorarazita.

Palestinaren askatasuna, "Israelen desagerpenaren eskutik"

Palestina aske izan dadin, lau baldintza bete behar direla nabarmendu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak: genozidioa amaitzea, "errefuxiatu ororen itzulerarako eskubide efektiboa" betetzea, "preso politiko guztien askatasuna" bermatzea eta, azkenik, "Palestina osoaren deskolonizazioa" gauzatzea.

Baldintza horiek betetzeko, "Israelen desagerpena" ezinbestekoa dela dio plataformak. "Israelgo Estatua garbiketa etnikoan, apartheid sisteman eta palestinar lur eta eskulanaren esplotazioan" oinarritzen den "potentzia koloniala" dela arrazoitu dute. Ohartarazi dute sionistek ez diotela "mugarik" jarriko euren buruari, eta lurralde palestinarretan "hedatzen jarraitu" nahi dutela.

Bi estatuen irtenbidea, "faltsua"

Israelgo Estatua, beraz, "Palestina aske batetiko kontrajarria" dela eman dute ulertzera plataformako kideek. Modu horretan, "bi estatuen irtenbidea" seinalatu dute, "bideraezina" eta "faltsua" delako. Beste arrazoi batzuen artean, Israel NATOren interes ekonomiko eta politikoen "bermea" den heinean, "hura ahultzeko moduko neurririk" hartuko ez duela azaldu dute.

"Hiru belaunaldien itzulerarako eskubidea" eta "entitate sionistaren existentzia" bateraezinak direla ere gaineratu dute, bai eta bi estatuen konponbidea ezartzeko "ahalegin historikoek porrot egin" ez ezik, estatu sionistak neurri "militar prebentiboak" hartuko lituzkeela ere. 

"Erakunde sionistaren aurka", harremanak apurtzea

Adierazi dutenez, "proiektu sionistaren konplize eta onuradunak oso hurbil" daude. Horiek, besteak beste, "gure gobernuak eta haien agenda inperialistak" edota sionismoarekin kolaboratzen duten "enpresak eta alderdi politikoak" direla ohartarazi dute. Zentzu horretan, Espainiako Gobernuaren "hipokresia" gaitzetsi dute, "Palestinako Estatua aitortzeko bisita ofizialak" egin bitartean, sionisten aurkako "zigorrak eta enbargoak" ezartzearen aurka egiten baitu.

Hainbat eginkizun ezarri ditu plataformak "Palestina osoaren deskolonizazioa eta Israelgo Estatuaren desagerpena" gauzatzeko. Nabarmendutako eginbeharrak dira palestinar herriaren "erresistentziarako eskubidea baldintzarik gabe legitimatzea"; "Mendebaldeko instituzio, alderdi politiko eta enpresei Israelekin dituzten harremanak apur ditzaten exijitzea"; horien "erantzukizuna seinalatzea", edota sionisten aurkako "boikota, desinbertsioa eta zigorrak ezartzea".

NO HAY COMENTARIOS