ACTUALIDAD / Régimen salarial
Oragarren laborari bat eraila izan da traktore istripu batean
Asteartean izan zen lan-istripua, Oragarren (Baxe Nafarroa). Pentzeko lanetan ari zela, traktorearen kontrola galdu eta ibilgailutik kanpo jaurtia izan zen laboraria, antza.
2020eko apirilaren 9
Oragarren laborari bat eraila izan da traktore istripu batean

Oragarren (Baxe Nafarroa) laborari bat eraila izan zen pasa den asteartean, apirilak 7. Lan eremutzat zituen larreetan gertatu zen lan-istripua: 50 urteko langileak traktorearen kontrola galdu zuen, ondotik, ibilgailutik eroriz. Suhiltzaileak deitu zituzten orduan, baina ez zuten lortu laboraria onik ateratzea.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 21 langile hil dituzte lanean ari zirela. Hildakoen artean, Covid-19ak sortutako krisialdian lanean jardun behar izan duten osasun-langileak edota duela bi hilabete Zaldibarren (Bizkaia) desagertutako bi beharginak daude.