ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Kontseilu Sozialista Urola Erdiaren manifestazioa.
2021/01/18 17:45

Langileriak "egunerokoan pairatzen dituen askotariko erasoak" eta askatasun politiko eta zibilen urratzea salatu ditu Kontseilu Sozialista Urola Erdiak (Gipuzkoa) asteburuan. Larunbatean Azpeitian (Gipuzkoa) egin zuten manifestazioan, ehunka lagunek aldarrikatu zuten "langile antolakuntzaren beharra" "burgesiak abiarazitako ofentsiba kapitalistaren aurrean".

"Pandemia aitzakia hartuta" langile klasearen aurka ezarri diren hainbat neurri ere salatu zituen Kontseilu Sozialistak. Besteak beste, "enplegu-erregulazio espedienteak, aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteak, praktika-kontratuak eta kontraturik gabeko lanak" jarri zituzten jo-puntuan, mobilizazioaren antolatzaileen hitzetan, horiek guztiek agerian utzi baitute "agintari politikoek egoera kudeatzeko duten ezintasuna". Hala, egoera "aldaketa ekonomiko nahiz kultural sakonak" ezartzeko baliatu nahi dutela seinalatu dute, "langileria oraindik eta gehiago zapaltzeko".

"Etengabe areagotzen ari den pobreziaren eta proletarizazio prozesuaren aurrean", Kontseilu Sozialistako kideek "langileriaren antolakuntza" azpimarratu dute "ofentsibari aurre egiteko aukera bakar" gisa; alegia, "eskubide sozial eta politikoen aldeko borroka politikoa". "Langileriaren antolakuntzaren indar" hori guztia "sozialismoaren eraikuntzarako bidean jartzeko" aldarria izan zen larunbatekoa, hain zuzen.

Kontseilu Sozialistak mobilizaziorako egindako deialdia ikusteko, sartu hemen