Oihu bat Palestinara jaialdiko parte-hartzaile guztiak ezagutarazi dituzte

Hilabete eskas geratzen da Oihu bat Palestinara jaialdi handirako, eta xehetasunen berri ematen jarraitzen dute antolatzaileek, parte-hartzaile guztiak argitara eman baitituzte dagoeneko. Ondoko musikariak eta musika-taldeak izango dira Palestinako erresistentziaren aldeko ekimenean: Ahmed & Nur, Anari, Belako, Bengo, Borla, Chulería joder, Dena, Ezezez, Eire, La Furia, Gailu, Hofe, Ibil Bedi, J Martina, Ke Lepo, Kiliki, Lukiek, Malakias, Maruxak, Merina Gris, Mursego, Naxker, Nize, Odei, Olatz Salvador, Silitia, Mateo Zikuta eta Calié.

Musika-emanaldiez gain, parte hartuko dute Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube bertsolariek, Asier K eta Antton Telleria umoregileek eta Nagiba Kolektiboak, Nondik Abiatu Inora dantza-ikuskizunarekin.

Euskal Herriko hainbat artistak eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak urtarrilaren 22an aurkeztu zuten Oihu bat Palestinara ekimena, eta azaldu zuten helburua dela "Palestinak bizi duen egoera lehen lerrora ekartzea, erresistentziari babesa adieraztea eta Palestinarekiko elkartasun-mugimenduaren aurkako errepresioari aurre egitea". Prestaketa-lanak aurrera doaz, eta xehetasunen berri ematen segituko dute antolatzaileek. Martxoaren 21ean izango da jaialdia, Durangoko (Bizkaia) Landako Gunean.

Sarrerak online eta gune fisikoetan

Euskal Herri osoan barrena hamaika salmenta-puntu ipini dituzte azken asteetan, jaialdiko sarrerak saltzeko. Horrez gain, online salmenta ere martxan da jada, ondoko web-orrian.

Hona hemen sarrerak salgai dituzten gune guztiak:

Bizkaia

  • Bilbo: Ziburu, Ardibeltz
  • Santurtzi: Ahizpak
  • Barakaldo: Getaria Berria
  • Algorta: Ajuria
  • Portugalete: Casa Vicente
  • Basauri: Fission's, Berezi
  • Galdakao: Zurrut
  • Durango: Miñe
  • Zornotza: Urtza
  • Lekeitio: Zulua
  • Mungia: El rincón de Xime, Mume
  • Gernika: Katu
  • Elorrio: Urre-berri
  • Ermua: Infreiñu
  • Igorre: Herriko
  • Zaldibar: Sorgin

Araba

  • Gasteiz: Hala Bedi

Lapurdi

  • Baiona: Xina

Gipuzkoa

  • Donostia: Urka, Ilargi, Bodegilla, Egia Records
  • Deba: Koxka
  • Irun: Depor
  • Hernani: Txili, Goiz Argi
  • Azpeitia: Haginpe
  • Beasain: Bideplaza
  • Tolosa: Raku
  • Ibarra: Atari
  • Bergara: Usoa
  • Legazpi: Karibe Zaharrak
  • Urretxu: Osaba
  • Errenteria: Reyna
  • Zarautz: Garoa liburudenda
  • Zumaia: Nikol
  • Oñati: Boga
  • Eibar: Guridi

Nafarroa

  • Iruñea: Aitzina, Katakrak
  • Tafalla: Pasadizo
  • Elizondo: Intza
  • Altsa: Lezea
  • Lizarra: Berri