ACTUALIDAD
2025ean, biolentzia matxistari lotutako 2.000 kasu baino gehiagoren berri izan zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun-arreta publikoan. Izan ere, EITBk atzo jakinarazi zuenez, indarkeria matxista jasandako 1.621 emakume artatu zituzten Osakidetzan aurreko urtean (haietatik 753 larrialdietan): egunean lau, alegia. 940 emakume izan ziren Bizkaian, 441 Gipuzkoan eta 231 Araban.
Baina horiek ez dira indarkeria kasu bakarrak: Osakidetzak aparte zenbatu ditu sexu-erasoak zirela-eta artatu zituen emakumeak. 413 izan ziren iaz, 2023an baino 42 gehiago. Eta beste datu beldurgarri bat ematearren, artatutako emakume horien artean, %30 ziren adin txikikoak.
2026ko datu bat ere aurreratu du jada osasun-arreta publikoak: urrira bitartean, 271 emakumeri eman zieten arreta Osakidetzan sexu-indarkeriagatik.