2024ko urrian Iruñean (Nafarroa) izandako eraso matxista baten berri eman dute gaur. Adin txikiko neska batek hitzordu bat jarri zuen gizon gazte batekin, sare sozialen bitartez, eta hori baliatu zuten berak eta beste gizonezko batek, emakumeari sexu-erasoa egiteko. Errotxapeko etxebizitza batean eraso zioten bien artean.
22 eta 24 urte dituzte erasotzaileek, eta berriki atxilotu dituzte. Oraingoz, neskarengandik urruntzeko agindu bat ezarri die Iruñeko 4. zenbakidun Instrukzio Epaitegiak.