14 urteko neska batek salatu duenez, joan den larunbat goizaldean, bortxatu egin zuen gizon batek Donostian (Gipuzkoa). Zehazki, Loiolako erriberetan izan zen bortxaketa; auzoko jaiak izan dira aurreko asteburuan. Adin txikikoa da erasotzailea ere.
Gertatutakoa ikertzen ari dira, eta ez da erasoarekin lotutako atxiloketarik egon.