Ostegun honetan beste greba egun bat izango dute Nafarroako zahar egoitzetako langileek; Nafarroan sektoreko lehen hitzarmena sinatzeko negoziaketak blokeatuta daudela diote sindikatuek, eta patronala presionatzeko egingo dute greba.
Martxoaren 31n, ostegun honetan, elkarretaratzea egingo dute 13:00etan, Iruñeko (Nafarroa) Amma Oblatas zahar egoitzaren aurrean. 18:00etan manifestazioa egingo dute, Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta.
Patronalaren jarrera boikoteatzailea
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek atera duten ohar bateratuan, patronalak negoziaketekiko "jarrera boikoteatzailea" duela diote. Sindikatuen arabera, 2021eko maiatzean egin zuten hitzarmena sinatzeko proposamena, baina patronalak langileen baldintzak hobetzeko proposamenak ukatzen jarraitzen duela diote.
70 zahar egoitza baino gehiago daude martxan Nafarroan, eta 4.500 langile inguruk egiten dute lan horietan.