Euskal Herriko musika-munduko 126 kulturgilek manifestu bat sinatu dute berriki, Denok gara kultura (DGK) izenburutzat hartuta. Izan ere, "beharrezkotzat" jo dute "iritzia ematea", "Euskal Herriko Erakunde Publikoek musika-proiektuei, artistei, taldeei eta kulturarekin zerikusia duten hainbat eragileri diru publikoa esleitzeko gardentasunaren eta aukera-berdintasunaren beharraz irekitako eztabaidaren ondorioz".
Aurka kolektiboak eta Fermin Muguruzak sustatu dute ekimena, aldarrikatzeko "kulturara bideratutako baliabide publikoak gardentasunez, irizpide publikoekin eta kultura-sare osorako mekanismo irisgarriekin kudeatu behar direla". Horiek horrela, gaitzetsi egin dute "diru publikoa zalantzazko gardentasuna duten prozeduren bidez ematea, era honetan ez baita aukera-berdintasuna bermatzen guztiontzat"; eta kezka erakutsi dute "erabaki horien bidez bultzatzen ari den kultur ereduari dagokionez". "Gardentasuna eta ekitatea eskatzen ditugu diru publikoaren banaketan", gaineratu dute.
Hona hemen sinatzaile guztien zerrenda:

Duela gutxi, polemika bizia sortu du Euskal Herriko musika-talde aski ezagun batek, En Tol Sarmientok (ETS) zehazki, Eusko Jaurlaritzaren aldetik jaso duen dirutzak: EAEko gobernuak funts publikoetako 300.000 euro eman dizkio taldeari, Bartzelonan eta Madrilen eskainitako ikuskizun bat finantzatzeko.