ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/19 18:29

Urriaren hasieran eman zuten jakitera huste arriskuan dagoela Errekaldeko (Bilbo, Bizkaia) Etxarri gaztetxea. Izan ere, gaztetxearen aurkako auzibide baten harira, eraikina husteko agindua emana du epaileak, gaztetxeko kideekin "aurretik inolako kontakturik izan gabe".

Gaztetxeko kideek aurreko astean sare sozialetan adierazi zutenez, urriaren 23rako dago finkatuta eraikina husteko data. Horren aurrean, desalojoa salatzeko elkarretaratzera deitu dute urriaren 22rako, osteguna. 20:00etan izango da, Errekaldeko plazan.

Bestalde, aurrera jarraitzen dute duela egun batzuk martxan jarritako elkartasun kanpainarekin, Indarrak batu, etxarri gaztetxea defendatu lemapean. Hala, Euskal Herriko hainbat talde eta eragile ari dira elkartasun argazkiak helarazten eta Etxarri defendatzeko deia egiten.