ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / André Coelho/EFE
2026/01/24 11:13

Azken hamarkadetan kapital handiak, besteak beste, ustez demokratikoa den botere politikoa baliatuz gautzen ari diren ofentsibak bere formarik esplizituenak hartzen dituen honetan, harritzekoa ez den datu bat argitaratu da. Survation-ek G20ko herrialdeetako 3.900 milioiduni egindako galdetegi batean, inkestatuen %77k argi eta garbi onartzen dute munduko elite ekonomikoek beren kapitala erabiltzen dutela eragin politikoa erosteko, eta %71k aitortzen dute mekanismo horiek nabarmen aldatzen dituztela hauteskundeetako emaitzak. Datu hori, berria izan ordez, sistema kapitalistaren hastapenetatik forma ezberdinak hartu dituen errealitate baten baieztapen sinbolikoa da, eta lehen eskutik erakusten du nola demokrazia kapitalista ilusio bat besterik ez den.

Era berean, inkestak tesi horietan apur bat sakontzen du, galderak termino abstraktu zein konkretuagoetan planteatuz. Zuzenean aberastasunaren konzentrazioaren eraginen inguruan galdetutakoan, ikus daiteke nola %60 inguruk zuzenean erantzuten duten "kaltegarria" dela "demokrazia" formalaren kontzeptuarentzako, komunikabideen askatasun eta objektibotasuna mugatzen duela eta, oro-har, "oztopo" erreal bat dela gizartearen osotasunak "bizi-baldintza duinak" eskuratu ahal izateko.

Halaber, forma konkretuagoei buruz galdetutakoan, are handiagoa da kapital-metaketaren logikak eta "demokraziarenak" dauzkaten kontraesanak onartzen dituztenen ehunekoa. Zentzu horretan, esanguratsua da milioidunen %81ek onartu dutela beren aberastasunak erabili dituztela, moduren batean edo bestean, euren interesen arabera ordezkari politikoren batengana iristeko. Gainera, "eragin" horren motibazioaz galdetzean, %69k erantzun dute desberdintasun ekonomikoak eta sozialak gutxitzeko, edo finean, langile-klasearen bizi-baldintzak hobetzeko politikak aplika ez zitezen egin dutela hori. Badirudi, beraz, ongizate soziala ez dela kapitalaren metaketaren logikaren barruan sartzen.

NO HAY COMENTARIOS