ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Europa Press
2024/07/26 09:14

Mauritaniako kostazainek joan den astelehenean atzeman zuten ontzi bat kostaldetik gertu, eta egoera larrian zegoela ohartu ziren: hondoratzen ari zen, barruan pertsona ugari zeudela. Gerora hainbat iturrik zehaztu dutenez, 140 lagun inguru zihoazen ontzian Gambiatik atera zenean, herrialde afrikarretakoak guztiak.

Astebetez ibili zen noraezean ontzia. Aurreko astelehenean ekin zion iraultzeari eta hondoratzeari, Mauritaniako hiriburutik gertu; Nuakchot. Momentuz, 25 pertsona hil direla baieztatu dute, haien gorpuak aurkitu baitituzte uretan. 103 lagun onik daude jadanik (65 senegaldar, 52 gambiar eta hiru bolikostar), baina badirudi desagerturik jarraitzen dutela gainerako guztiek.

Beste 41 desagertu Yemenen

Mauritaniako kostaldekoa ez da azken egunetako sarraski bakarra izan, itsasoko migrazio-bideetan. Haize indartsuak eta ontziaren gainkarga direla-eta, beste ontzi bat irauli da Yemengo kostan, Taizen. Lau pertsona baino ez dituzte erreskatatu, eta, beraz, gutxienez 41 lagun daude desagertuta.

NO HAY COMENTARIOS