Pertsona magrebtarren aurkako gorroto-mezuak agertu dira berriki Gasteizko (Araba) hainbat auzotan. Izan ere, "Moros fuera de España" dioten pegatina ugari ipini dituzte Adurtzan, Aranan, Judimendin, Mendizorrotzan edo Zaramagan, besteak beste. Eta toki oso zehatz batzuk jarri dituzte jopuntuan, hain zuzen ere, pertsona magrebtarren dendetan, meskitetan eta bestelako topaleku batzuetan azaldu baitira pegatinak, Arabako Alea-k jakinarazi duenez.
EITBren arabera, uztailaren 20an aurkeztu zuten salaketa bat Adurtzako meskitan azalduriko pegatinengatik, eta ikerketa abiatu zuten orduan. Itxura denez, uztailaren 20aren ondoren, Gasteizko toki gehiagotan ikusi zituzten aipaturiko gorrotozko mezuak.