ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/03 12:54

Gora egin du armagintzak burtsan. Azken asteetan, Israelgo Estatua gogor oldartu da Libanoren aurka, eta aldi berean bonbardatzen ari da herrialde hori, Palestina, Yemen eta Siria. Tokian toki, sionistei aurre egiten ari da erresisentzia armatua, eta Iranek ere jo du erasora Israelgo Estatuaren kontra: joan den asteartean, ehunka misil jaurti zizkion.

Gerra-testuingurua biziagotzen ari zen bitartean, Amerikako Estatu Batuetako (AEBak) merkatuan igo egin ziren arma-sektoreko enpresen akzioak. Lockheed Martin, Northrop Grumman eta RTX korporazioen akzioek, besteak beste, %2 eta %3 artean egin zuten gora.

Enpresa horiek ez ezik, L3Harris Technologies kontratistak ere igoera bat izan du berriki, eta %3 hazi da bere balioa. CNBC katearen arabera, "Ekialde Hurbileko tentsio gorakorrari" hertsiki lotuta dago igoera hori, bai eta petrolio-ekoizleen akzioen igoerak ere. APA Corp korporazioak %5 egin du gora, eta Halliburtonek, berriz %3. AEBetako Pentagonoak iragarri zuenean Iranek erasora jotzeko asmoa zuela, igo egin ziren akzioak.

Europan ere gora egin dute armagintzako enpresek. Alemaniako Rheinmetall korporazioak (Espainiako Estatuan patente sionista duten misilak garatzen ari da) %6 hazi da azken egunetan, eta %1,68ko hazkundea izan du BAE Systemsek. Horiekin batera, Thales enpresaren balioak %2,91 egin du gora, eta Leonardo enpresarenak %3,78.

NO HAY COMENTARIOS