ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/05 08:49

Berriki eman du abisua Urola Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: desokupazio-talde bat, MediaOkupas, familia bat etxetik bota nahian ari da Zumaian (Gipuzkoa). Duela hainbat aste izan ziren bertan desokupak, baina aurre egin zieten herrian. Hala ere, bueltatzearekin egin zuten mehatxu, eta, horregatik, desokupazio-enpresen kontra antolatzera deitu du eskualdeko Etxebizitza Sindikatuak.

Asanblada ireki batera deitu dute gaur arratsalderako. 18:30ean izango da bilera, Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan. MediaOkupasen esku-hartzearen harira izandako gertakarien errepasoa egingo dute bertan, eta aurrera begirako pausoen inguruan hitz egingo dute.

MediaOkupasek, gainerako desokupazio-enpresen modura, pertsona zaurgarrien aurkako gorroto-diskurtsoak zabaltzen jarduten du sare sozialetan. Instagramen, esaterako, 19.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. Bere profilean esaten denez, "legez kontra okupaturiko jabetzen bitartekaritzan" aritzen da.

Euskal Herrian hazten ari da desokupazio-taldeen presentzia, eta pixkanaka ari dira haien interbentzioak argitara ateratzen. Azken hilabeteetan Zumaian, Lazkaon (Gipuzkoa), Barakaldon (Bizkaia), Errekalden (Bilbo, Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa) zein Amurrion (Araba) interbenitu dute desokupek.

NO HAY COMENTARIOS