ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/29 09:25

Lizarrako (Nafarroa) txosnen antolatzaileek hilabete honetan jakinarazi dute arriskuan zeudela festak, Lizarrako Udalak (UPN) debekatu egin nahi zuelako txosnak ohiko tokian ipintzea. Azken 28 urteetan, autobus-geltokiko aparkalekuan antolatu dute txosnagunea, baina UPNk leku horri debekua jarri nahi ziola ohartarazi zuten antolatzaileek.

Azkenean hala egin du: bere jarrera berretsi eta betiko espazioan txosnak jartzea galarazi du udal gobernuak, eta, ondorioz, aurten ez da txosnagunerik izango jaietan. Abuztuaren 1ean zen hastekoa txosnetako egitaraua, eta lau egunetarako ekimenak zituzten prest. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, UPNren debekuaren kontra mobilizatzen jarraituko dute, eta deialdietara adi egoteko eskatu dute.

Uztailaren 20an, mobilizazio jendetsu bat izan zen Lizarran: ehunka lagun atera ziren kalera, txosnen alde eta udalaren hipokrisiaren kontra. Txosnagunea autobus-geltokiko aparkalekuan manten zezatela exijitu zuten, eta, tokialdatzekotan, "antzeko baldintzak dituen leku batera" izan zedila eskatu zuten.

NO HAY COMENTARIOS