ACTUALIDAD / Violencia machista
Iruñean bikotekide ohiaren etxeari su emateagatik auzipetutako gizona, absolbitua
2024ko sanferminetan bertaratu zen emakumearen etxera, eta sartzen saiatu ondoren, sute bat piztu zen bertan. Epaileak dio ezin dela frogatutzat jo sua gizonak sortu zuenik. Erasotzailea aske dago 2025eko urtarriletik.
2026eko uztailaren 24 - 05:22
Iruñean bikotekide ohiaren etxeari su emateagatik auzipetutako gizona, absolbitua

Beste ebazpen amorragarri bat epaitegietan. Izan ere, 2024ko sanferminetan bere bikotekide ohiaren etxeari su ematea leporatzen zioten gizona errugabetu du epaile batek, froga falta argudiatuta. 2024ko uztailaren 9an atxilotu zuten, baina 2025eko urtarrilean utzi zuten libre.

2024koak dira auzitegietara eramandako gertakariak. Gizonezkoak, legez, debekatuta zuen emakumearekin harremanetan jartzea 2023ko otsailetik, baina hainbat mezu bidali zizkion 2024ko apirilean, ekainean eta uztailean. Gero, uztailaren 6an, emakumearen etxeraino joan zen, eta epaileak berak frogatutzat jo duenez, atea irekitzen saiatu zen. Ez zuen lortu, eta alde egin zuen.

Horren ostean piztu zen sutea emakumearen etxebizitzan. Epaileak dio, ordea, ez dela frogatu gizonezkoak etxera sartzea lortu zuenik eta sua sortu zuenik. Horiek horrela, bera absolbitzea erabaki du.