ACTUALIDAD / Migración
Lau pertsona migrante hil dira Mantxako kanala igaro nahian
Erresuma Batuko kostaldera iristen saiatu dira ontzi bidez, baina itota galdu dute bizia. 63 pertsona zihoazen ontzian.
2024eko uztailaren 15
Lau pertsona migrante hil dira Mantxako kanala igaro nahian

Ostegunetik ostiralerako gauean, gutxienez lau pertsona migrante hil ziren Mantxako kanala gurutzatu nahian. Ontzi batean igota, Frantziako Estatutik atera eta Erresuma Batura heltzen saiatu ziren, baina hautsi egin zen ontzia goizaldean, Boulogne-sur-Mer herrian (Pa-de-Calais).

Itxura denez, gutxienez 63 lagun zihoazen bertan, eta uretara erori ziren ontzia apurtu zenean. Erreskate-ontziak eta helikopteroa iritsi zirenerako, hilik zeuden migratu nahian ari ziren pertsonetatik lau.