ACTUALIDAD / Violencia machista
Lau neskak salatu dituzte Barakaldon entrenatzaile batek egindako sexu-erasoak
Pauldarrak taldean aritu da entrenatzaile gisa erasotzailea, hamar urtez. 14 eta 16 urte arteko gutxienez lau emakumeri egin die eraso.
2024eko maiatzaren 10
Lau neskak salatu dituzte Barakaldon entrenatzaile batek egindako sexu-erasoak

Barakaldon (Bizkaia), gizonezko batek egindako sexu-erasoen berri eman dute lau neskak. Pauldarrak futbol taldean aritzen dira adin txikiko emakumeak, eta entrenatzaile batek egin dizkie erasoak. Hamar urtez jardun du entrenatzaile modura gizonezko horrek, eta 14 eta 16 urte artean dituzte erasotuak izan diren neskek.

Jasandakoa Sestaoko (Bizkaia) komisarian salatu dute jada, eta klubari ere jakinarazi diote. Hala, klubak baztertu egin du erasotzailea. Erasoak pairatu dituzten emakumeek gaur deklaratuko dute epailearen aurrean.