ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Pamplona Actual
2023/10/23 15:17

21 urteko gizonezko bat atxilotu dute Iruñean (Nafarroa), joan den asteburuan lau emakumeri eraso egiteagatik. Burguen plazan izan ziren erasoak, igandean, 04:30ak aldera: lau emakumeri egin zizkien ukituak gizonak, banan-banan haiengana hurbildu eta gero.

Plazan bertan atzeman eta atxilo eraman zuten erasotzailea. Epailearen aurretik igaro ostean, baldintzapean aske geratu da.

Hilabete honetan bertan, urriaren erdialdean, 49 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Iruñeko erdigunean, hiru emakumeri ukituak egiteagatik.

NO HAY COMENTARIOS