ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Gasteiz Hoy
2022/03/28 15:58

Hurrengo asteartean, apirilaren 8an, lanuzteak egingo dituzte Arabako metaleko beharginek; bi orduko lanuzteak izango dira laneko txanda bakoitzeko. Bost urte daramatzate lan-hitzarmenik gabe Arabako metalgintzan, eta lau urte dira jada SEA patronalaren eta sindikatuen arteko negoziazioa blokeatuta dagoela. 22 aldiz elkartu da negoziazio-mahaia.

Iazko abendu amaieran aldarripaken taula bat aurkeztu zuten ELA, LAB eta CCOO sindikatuek, baina SEAk ez du onetsi. Sindikatuek salatu dutenez, patronalak ez du kontzesiorik eskaini soldaten igoerari, lanaldi murrizteei, subrogazioei, osasun-neurriei edota bajetako osagarriei dagokienez. Martxoaren 25ean bildu ziren azkenekoz SEA eta sindikatuak, baina ez dago akordiorik oraingoz.

Hala, langileak grebara deitu dituzte LAB, CCOO, USO, CGT eta ESK sindikatuek. Patronalak haien eskaerak onartzeko borondaterik erakusten ez badu, mobilizazioekin jarraituko dutela esan dute. ELAk, UGTk, LABek eta CCOOk osatzen dute ordezkaritza sindikalaren gehiengoa, sei, hiru eta bina ordezkarirekin, hurrenez hurren.

25.000 langile inguruk jarduten dute Arabako metalean.

NO HAY COMENTARIOS