ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/13 15:18

"Covid-19 birusaren desenkusan goi-burgesiak langileriaren kontrako ofentsiba politikoa azkartu eta gogortu" duen honetan, "ardura politikoz jokatzea" beharrezkotzat jo dute Bilboko (Bizkaia) hainbat eragilek. Ardura politikoz jardutea, hain zuzen, "burgesiak eta haren klase kolaboratzaileek ezkutatu nahi diguten osasun-krisiaren egiazko izaera agerian uztea eta gaurdanik sektore kolpatuenen babesa antolatzen hastea" dela azaldu dute.

Norabide horretan, Bizkaiko hiriburuan elkarlanari ekin eta Jazarpenari bidea itxi! dinamika jarri dute martxan Gazte Koordinadora Sozialistak, Boltxek, Bilbiko Gazte Asanbladak, Bultza Herri Ekimenak, Bilboko Ikasle Abertzaleakek, Bilboko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Etxarri gaztetxeak.

Dinamikaren helburu orokorra "polizia jazarpena salatzea eta haren aurrean babesteko tresnak antolatzea" izango da, eta honako funtzioei ere erantzungo diete: "egoeraren salaketa egitea; (...) jazarpen kasu zehatzen aurrean aholkularitza juridikoa eta babesa eskaintzea; eta langile antolakuntzarako ezinbestekoak diren askatasun politikoak lortzera bidean ekarpena egitea".

"Alarma-egoera izendatu duten salbuespen egoerak gizartearen gaineko dominazio eta kontrola areagotu du, kolore guztietako polizia indarren eta militarren bidez burgesiak espazioaren eta mugimenduen gaineko aginte gaitasuna handituz", adierazi dute dinamikaren sortzaileek. Oraingoz, harremanetan jartzeko honako bideak daude erabilgarri:
632 506 041 telefono zenbakia, eta jazarpenari.ez@gmail.com e-mail helbidea.