2020/07/20
14:25
Zumaiako (Gipuzkoa) Siemens Guascor enpresak hainbat kaleratzeren berri eman dio langile batzordeari, eta horrekin batera, egoerari aurre egiteko "lege-tresnak" dituela adierazi dio. Antza, 15 langile izan daitezke kanporatuak, eta momentuz, kaleratzeak ez diren beste aukera guztiei uko egin die enpresako zuzendaritzak.
Gauzak horrela, beharginek bi orduko lanuzteak egingo dituzte datorren ostegunetik aitzina, hots, hilak 23tik aurrera. Enpresaren erabakia atzera botatzea da helburua, eta printzipioz, abuztuaren bukaerara arte iraungo dute lan-etenaldiek.