Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, langile bat hil da gaur Baionan (Lapurdi). Garabi bat gidatzen ari zela, etxebizitza baten gainera jausi da, eta modu horretan galdu du bizia. Oraingoz ez dute informazio gehiago argitaratu.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez hamar langile hil dira soldatapean lanean ari zirela.