ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat zauritu da Aramaion, fatxada batetik erorita
Ia ordubetez artatu dute han larrialdi-zerbitzuetako langileek, eta Gasteizen ospitaleratu dute gero. Aurten gutxienez 25 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko maiatzaren 11
Langile bat zauritu da Aramaion, fatxada batetik erorita

Goiena atariak jakinarazi duenez, langile bat zauritu da gaur goizean Aramaion (Araba), soldatapean lanean ari zela. Hain justu, etxe bateko fatxadan ari zen lanean, eta lurrera erori da. Larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu dira eta ia ordubetez artatu dute zauritutako gizona; gero, Gasteizko (Araba) Santiago erietxean ospitaleratu dute. Oñatiarra da.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 25 lan-heriotza atera dira argitara Euskal Herrian.