Goiena atariak jakinarazi duenez, langile bat zauritu da gaur goizean Aramaion (Araba), soldatapean lanean ari zela. Hain justu, etxe bateko fatxadan ari zen lanean, eta lurrera erori da. Larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu dira eta ia ordubetez artatu dute zauritutako gizona; gero, Gasteizko (Araba) Santiago erietxean ospitaleratu dute. OƱatiarra da.
Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 25 lan-heriotza atera dira argitara Euskal Herrian.