Iruñeko (Nafarroa) Arrosadia auzoan lanean ari zela galdu du bizia langile batek, 15:00ak aldera. Obra batean ari zela izan du lan-istripua.
Aurten, gutxienez hemezortzi langilek galdu dute bizia soldatapeko lanean Euskal Herrian. Atzo Zamudioko (Bizkaia) langile baten heriotzaren berri eman zuten sindikatuek eta, gainera, egun berdinean, lan-istripua jasan zuen beste langile batek Beiren (Nafarroa).