AKTUALITATEA / Soldata sistema
Istripua izan zuen atzo 56 urteko langile batek Beiren
Etxe-aurre bat margotzen ari zela, aldamiotik erori zen behargina, bi metroko altueratik. Istripua ez zen larria izan, antza.
2022eko apirilaren 12
Istripua izan zuen atzo 56 urteko langile batek Beiren

Beiren (Nafarroa) izan zen lan-istripua atzo, apirilaren 11n. Bi metroko altueratik erori zen behargina, aldamio batera igota etxe-aurre bat margotzen ari zela. 18:15ean izan zen istripua eta, antza, beso zein sorbalda hautsiak ditu langileak.

Anbulantzia batean artatu eta ospitaleratu egin zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalean, atzo arratsaldean bertan.