ACTUALIDAD / Consejos socialistas
Kontseilu Sozialistek abenduaren 30erako deitutako mobilizazio guztiak, hemen
Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izango dira proletalgoaren aurkako ofentsiba salatzeko eta autodefentsa sozialista aldarrikatzeko mobilizazioak. Hona hemen deialdi zehatz guztiak.
2022eko abenduaren 20
Kontseilu Sozialistek abenduaren 30erako deitutako mobilizazio guztiak, hemen

Abenduaren 30ean mobilizazioak izango dira Baionan (Lapurdi), Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa), lekuan lekuko Kontseilu Sozialistek antolatuta. Bizitzaren garestitzea salatzeko eta proletalgoaren aurkako ofentsibaren erantzuleak seinalatzeko aterako dira kalera, eta, horren guztiaren aurrean, autodefentsa sozialista antolatzera deituko dute. Ikusi hemen mobilizazioei buruzko albistea, osorik.

Bost mobilizazioak zehazki zein ordutan eta non hasiko diren jakinarazi dute jada Kontseilu Sozialistek. Hona hemen:

  • Baiona: 19:00etan, Merkatu plazan
  • Bilbo: 19:00etan, La Casillan
  • Donostia: 19:00etan, Bulebarrean
  • Gasteiz: 19:00etan, El Caminanten
  • Iruñea: 18:00etan, Sarasate pasealekuan