ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/18 22:41

Aurkezpen bideo batekin eta adierazpen politiko batekin atera da argitara Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista, atzo bertan. Kontseilu Sozialistako kideek azaldu dutenez, kapitalismoa krisian den eta langile klaseak "bizi-baldintza gero eta gogorragoak" jasan behar dituen testuinguru honetan, "bitarteko politiko propiorik gabe", langile klaseak ez du bere kontrako ofentsibei aurre egiteko gaitasunik. Hala, "antolakuntza komunista lurraldean hedatzeko" asmoz sortu dute Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista.

"Burgesiak gure bizi-esparru guztietan esku hartzen duen heinean, guk ere, horietan antolatu, borrokatu eta batasun estrategikoz aritu beharra dugu. Horrela baizik ez dugu saihestuko gure biziak eta ondorengoenak gutxi batzuen aberastasun nahi aseezinaren menpe izatea, gero eta agerikoagoa delarik, horrek izadiaren suntsiketara eramaten duela", azpimarratu dute. 

Bide luze horretan, "belaunaldi desberdinak elkartzea eta antolakuntza horri ekitea" lehenengo pausoa izango delakoan daude, eta helburu horrekin sortu dute, hain justu, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista.

Ikusi hemen aurkezpen bideoa

NO HAY COMENTARIOS