ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/05 13:36

Aurreko ostiralean, irailaren 1ean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Kanbon (Lapurdi). Bikotearen etxebizitzan, labana bat erabilita eraso zion gizonak andreari, eta larriki zauritu zuen. Zehazki, esku batean eta belaun batean egin zizkion zauriak. Bizilagun batzuen etxean hartu behar izan zuen babes emakumeak.

Une horretan atxilotu zuten erasotzailea, eta atzo egin zioten epaiketa Baionan (Lapurdi). Hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote.

Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak gogorarazi duenez, Frantziako Estatuan, gutxienez 118 emakume erail zituzten iaz euren bikotekideek edo bikotekide ohiek. Aurten, jada 110 dira hildakoak.

"Eraso matxista bortitzak areagotzen ari dira. Horren aintzinean erantzun instituzionalek egiturazko mugak dituzte", seinalatu dute Itaiako kideek: "Horretarako, antolakuntza sozialistara deitzen dugu".

NO HAY COMENTARIOS