Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, aske gelditu da Iñaki Bilbao Beaskoetxea preso politikoa. 28 urtez izan dute preso, eta atzo irten zen Valdemoroko kartzelatik.
Joan den irailean epaitu zuten azkeneko aldiz Espainiako Auzitegi Nazionalean,
1983an ETAk Guardia Zibilaren aurka egindako ekintza baten harira.
Castelloko presondegitik Valdemorokora lekualdatu zuten orduan, eta han izan dute atzora arte. Epaileak ebazpenaren berri eman ez badu ere, aske utzi dute orain. 75 urteko kartzela zigorra galdegin zuen fiskalak.
1992an atxilotu zuten Bilbao lemoarra. Zazpi urteko espetxealdia egin zuen Frantziako Estatuan, eta 1999an Espainiaratua izan ostean, 21 urteko kartzelaldia bete du Espainiakoako Estatuan.