ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Josu Urrutikoetxea.
2020/01/08 18:03

Parisko Dei Auzitegiaren erabakiaren ostean, Frantziako Gobernuaren gain dago Josu Urrutikoetxearen estradizio eskaera baimentzeko edo atzera botatzeko azken erabakia. Defentsak bost eguneko epea du helegitea aurkezteko; Berria-k plazaratutako informazioaren arabera, abokatuak baieztatu egin du helegitea izango dela.

Urrutikoetxearen aurkako bi euroagindu daude mahai gainean, Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatuta; baita bi estradizio eskaera ere, PSOEren Espainiako Gobernuak galdeginda. Bi euroaginduen zein bigarren estradizio eskaeraren inguruko informazio gehigarria eskatu dio Frantziako Dei Auzitegiko epaileak Espainiako Gobernuari.

Hala eta guztiz ere, oraindik ez dute Urrutikoetxea Espainiaratuko; Frantziako Estatuan bere aurka irekita dituzten kasuak ebatzi eta zigor posibleak bete arte, behintzat.

Frantziako Dei Auzitegiak 2019. urteko abenduaren 18an jakinarazi behar zuen Urrutikoetxearen gaineko estradizio agindua onartzen zuen edo ez, baina azkenean gaurko egunera arte, urtarrilak 8, atzeratu zuten ebazpenaren iragarpena.