ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EAJ
2025/02/05 12:24

Otsailaren 10ean hasiko da Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) botere-organo nagusia berritzeko hauteskunde-prozesuaren bigarren itzulia, eta hilaren 26ra arte luzatuko da. Oraingoz, baina, ez dago lidergo garbirik jeltzaleen artean: Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidente posturako, badirudi lehia bizia izango dela orain arte buru izandako Andoni Ortuzarren eta Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanen artean, eta Gipuzkoako diputatu nagusi ohi Markel Olanoren izenak ere indarra hartu du Gipuzkoa aldean, hirugarren aukera gisa.

Orain martxan den barne-mailako prozesuan EBBko presidentea eta zuzendaritzaren parte izango diren beste zortzi burukide hautatuko dituzte afiliatuek. Hauteskundeen bigarren itzulira igarotzeko, baina, gutxienez hiru batzokiren babesa behar dute hautagaiek. Zenbait iturriren arabera, EBBko buru izateko egindako proposamenen artean, 110 batzokik babestu dute Ortuzar, 70ek Esteban eta 30ek Olano.

Burukide izateko proposamenei dagokienez, badirudi gutxienez zortzi hautagairen izenak ibili direla bolo-bolo lehen itzulian: Aitor Landa, Maialen Olabe, Miren Martiarena, Aitor Soloeta, Zuriñe Argatxa eta Andoni Busquet bizkaitarrak, Javier Ollo nafarra eta Joseba Diez arabarra. Sektore kritikoa ordezkatzen duen Eneko Lekuek ez du nahikoa babes lortu EBBko presidente postura aurkezteko, baina burukide izatea lor dezake, bere kide Olatz Jauregirekin eta David Salinas-Armendarizekin batera. Oraingoz ez dute jakinarazi zein igaroko den bozen bigarren itzulira.

Eta orain arteko barne-prozesuan buruzagitza-erreferentziak nahiko lausoak izan badira, EAJren higaduraren eta kohesio faltaren erakusle, beste figura bat ere tartean egongo dela ematen du. Izan ere, Olanoren aldeko jeltzaleek Gorka Urtaran arabarra proposatu dute EBBko zuzendaritza osatzeko. Badirudi Olanoren alde egiten dutenek hainbat izen zabaldu dituztela euren inguruan, eta tartean dela Gasteizko alkate ohiarena, Gizarte-Politiketako foru-diputatua dena gaur egun. Arabako Buru Batzarreko (ABB) presidente izateko proposatu zuten bere garaian, eta irabaztea lortu ez bazuen ere, hainbat iturrik diote botoen %40 eskuratu zituela. Orain martxan den hauteskunde-prozesuaren lehen itzulian, sektore kritikoak bere zerrendan sartu zuen Urtaran, baina uko egin zion hark. Ikusteke dago, orain, EBB berriaren parte izateko lehian sartuko ote den edo ez.

NO HAY COMENTARIOS