ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Jarauta kalea
2019/04/30 10:34

Martxoaren 21ean, osteguna, Iruñeko Jarauta kaleko etxebizitza okupatu bat hutsarazi zuen Iruñerriko Udaltzaingoak, bertan bizi zen bizilaguna etxerik gabe utziz. Etxebizitza horren jabetza Pamplona Centro Historico – Iruña Biziberritzen SA udal enpresarena da, eta okupatua izan aurretik, urteak zeramatzan hutsik.

Goiz osoan zehar udaltzainen presentzia nabaria izan zen Jarauta kalean, eta pisu bakarra desalojatzeko ebazpen judiziala izan arren, gainerako pisuetan ate joka ibili ziren. Sartzeko saiakerak ere egin zituzten.

Pamplona Centro Historico – Iruña Biziberritzen SA udal enpresak eraikina eraisteko egin nahi dituen obrak dira desalojo horren jatorria. Eraikina eraisteko obren proiektua enpresa bati egokitu zitzaion 2016an, eta proiektuaren onarpena 2017rako aurreikusi zuten. Hala, 2018. urteko amaierara arte ez zen obra horiei buruzko inolako berririk egon. Orduan, 2019ko azken hiruhilekoan, lanek aurrera egingo zutela baieztatu zuten.

Kaleratze-agindua eman aurretik, Iruñeko Udalak pisuan bizi zen pertsonari jakinarazi zion obrak noiz egingo zituzten jakin arte, ez zutela desalojoa burutuko. Pertsona horrek, aldiz, otsaila amaieran jaso zuen kaleratze-agindua, data zehatzarkein. Dena den, ez dute obrak aurrera eramateko asmorik.

NO HAY COMENTARIOS