ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Goierriko Hitza
2026/01/14 15:44

Lazkaoko (Gipuzkoa) Harizti Handi zelaian bertako taldeak eta Azpeitiko (Gipuzkoa) Ikasberri Kirol Elkarteak neurtu zituzten indarrak aurreko igandean. Jokalari azpeitiarretako batek, ordea, irain arrazistak jasan behar izan zituen harmailetatik, eta "jokalarien itxura fisikoari buruz egindako irainak" ere entzun ziren bertan, Lazkao Kirol Elkarteak barkamena eskatzeko gutun batean azaldu duenez. "Jokabide mota hauek onartezinak dira, eta ez dute lekurik ez futbolean, ezta gure gizartean ere", esan du klubak. 

NO HAY COMENTARIOS