Ir al contenido
EFEMÉRIDES / Vivienda

Azaroak 9: Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuenekoa

2012ko azaroaren 9an egin zuen bere buruaz beste, Barakaldon, La Caixak etxegabetu behar zuenean.
Azaroak 9: Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuenekoa
— ARGAZKIA X-tik hartutakoa

EFEMÉRIDES

Duela hamalau urte,  2012ko azaroaren 9an, Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen Barakaldon (Bizkaia), La Caixak hura etxegabetu behar zuenean. 53 urte zituen une hartan.

Kaleratze-gutuna jaso aurretik suizidatu zen Amaia, etxebizitzako balkoitik jauzi eginez. Izan ere, une horretan, bere etxeko eskailerak igotzen ari zen gutuna eman behar zion segizio judiziala. Egañak hipoteka-kreditu bat eskatu zuen bere garaian banketxe horretan, La Caixan; eta zorretan zegoen finantza-entitatearekin. Hala, La Caixa izan zen andrea bere etxetik bota zezatela eskatu zuena.

Egañaren suizidioaren ostean, 2013an, etxegabetzeen kontrako protokolo bat adostu zuten Eusko Jaurlaritzak, Eudel elkarteak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Paper errea da, ordea: besteak beste, protokolo horrek dio gizarte-zerbitzuek "berehalako erantzun bat eta presazko tramitatze bat" bermatu behar dituztela, "etxegabetze batek kaltetutako pertsona eta familia guztiei bizitoki-alternatiba bat ziurtatzeko".

Hamalau urte beranduago etxebizitzaren auziak, hain zuzen, egin du eztanda. Higiezinen espekulazioak berak, errentistentzat egindako politikek, eta langile-klasearen pobretze etengabeak greba orokorrerako bidea hartu dute 2026ko azaroan; eta, nola ez, etxegabetzeek indarrean jarraitzen dute gaur egunean.