Espainiako Poliziak Indar Gorriko kide ugari eraman ditu atxilo gaur goizean, lehen orduan. Oraingoz jakin ahal izan dutenagatik, gutxienez 61 dira atxilotuak. Iruñeko (Nafarroa) Txintxilla Jeneralaren kaleko polizia-etxean dituzte gatibu.
Badirudi polizia-operazio handi baten parte dela erasoa: "kiroleko indarkeriari" aurre egitea aitzakiatzat hartuta, Nafarroan, Sevillan nahiz Madrilen izan dira atxiloketak, itxura denez.
Ez da Indar Gorri Osasunako zaleen taldeak atxiloketak jasaten dituen aurreneko aldia; ez eta bere jardun politikoagatik jopuntuan jartzen duten lehen aldia ere. Atxiloketez gain, 200 isun jasan ditu azken urtean. Gaurko gertakarien harira, taldeak adierazi du "faxismoaren aurrean tinko" jarraituko duela.