ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Altsasukoen aldeko manifestazio bat
2019/12/18 09:49

Auzitegi Gorenak ebatzitako kartzela zigorren hiru laurdenak beteta, hirugarren gradua ezarriko diete Iñaki Abad eta Aratz Urrizola Altsasuko presoei. Hala, Zaballako (Araba) kartzelatik irteten hasi ahalko dute; izan ere, gradu horren arabera, gazteek astelehenetik ostiralera egin beharko dute lo presondegian. Oraindik ez dute zehaztu noiz aterako diren kartzelatik, nahiz eta iturri batzuek esan duten datorren ostiralean irten daitezkeela. Dena den, datozen egunetan, gradua ezartzeko modu zehatzaren inguruko informazio gehiago izatea aurreikusi da.

Altsasuko auziaren barruan, Abaden eta Urrizolaren aurkako zigorrak urrian jakinarazi zituen Auzitegi Gorenak; lehenengoari lau urte eta bi hilabeteko zigorra ezarri zion, eta bigarrenari, hiru urte eta sei hilabetekoa. Biek ala biek daramatzate ia bi urte kartzelan.

Presondegian jarraitu beharko dute Altsasuko gainontzeko bost gazte presoek; hain zuzen, Oihan Arnanzek (bederatzi urte eta erdiko zigorra), Jokin Unamunok eta Adur Ramirez de Aldak (zortzi urte eta erdiko zigorra), eta Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak (zazpi urte eta erdiko zigorra).