ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
IAren Bilboko Erronda kaleko egoitza
2019/07/05 17:55

2018-2019 ikasturtearen hasieran hasi zituen Sortu alderdiak Bilboko (Bizkaia) Erronda kalean ikasle antolakundeak daukan egoitzaren "aurkako erasoak". Idatzi baten bitartez, Ikasle Abertzaleakek salatu zuen Sortuk Euskal Ikasleen erakundearen zuzendaritza batzordea aldatu zuela, "ezkutuan". Izan ere, erregistroetan, aipatutako ikasle erakundearen izenean dago egoitza, eta "urteetan" Ikasle Abertzaleakeko ordezkariek osatu dute zuzendaritza. Urrian, baina, Sortuk erakundeko zuzendaritza batzordea osatzen zutenen izen-abizenak aldatu zituen, egoitzaren erabiltzaileen bizkarrera; hala, beste izen batzuk erregistratu eta egoitzaren jabetza bereganatu zuen.

Jabetzak eta erabilerak

Ikasle antolakundeak jakinarazi duenez, zuzendaritza batzordearen ezkutuko aldaketarekin batera, Sortuk Ikasle Abertzaleakeko militanteak ere mehatxatu zituen: "Egoitza hustu eta epe batean bertatik alde egin ezean, inongo erreparorik gabe egoitzatik botatzearekin mehatxatu gintuen".

Ikasturte honetan ere egoitza erabiltzen jarraitu du, baina, ikasle antolakundeak, "ikasle mugimenduarekin eta hezkuntzako beste hainbat eragilerekin batera". Hain zuzen ere, Ikasle Abertzaleakeko kideek "egoitzaren jabe legitimoak" direla azpimarratu dute argitaratutako oharrean. Izan ere, egoitza "lan politiko eta sindikala egiteko beharrezko azpiegitura" dela diote: Duela 30 urtetik, Ikasle Abertzaleak sortu zenetik, ikasturtero eman diogun erabilera eman diogu aurten ere egoitzari".

Pausoak eta erasoak

Dena den, erabilera hori "oztopatua" izan da iragan ikasturtean. "Sortuk estatu espainiarraren aparatu juridikoak baliatuz egindako mugimendu eta mehatxuak" salatu ditu ikasle antolakundeak, zuzendaritza batzordearen aldaketa eta mehatxuak zirela eta. Oraingoan, Sortuk egoitzako atearen sarraila aldatu duela salatu du IAk. Ekintza horrekin, Sortuk egoitza eta bertako materiala "lapurtu" egin dizkiola azaldu dute. Gainera, IAko kideen ustez, ez da kasualitatea "lapurreta hori" ikasturte akademikoaren amaieran gertatu izana; izan ere, "ikasle mugimenduaren jarduna modu nabarian jaisten da" urteko garai horretan.

"Lapurreta", ikasle antolakundearen aurka ez ezik, ikasle mugimenduaren aurkakoa ere badela salatu du Ikasle Abertzaleakek. Sorturen aurrekontuari dagozkion datu publikoak agerian jarri nahi izan ditu, bestalde. Hain zuzen, alderdiak 6 miloi euro dituela azpimarratu dute oharrean; "milioidun alderdia" da beraz, eta "ugariak dira bere azpiegiturak": "Gurea bezalako egoitza batek ez dio etekin ekonomiko eta logistiko handirik emango". Kontrara, Ikasle Abertzaleaken jardunarentzat egoitza "ezinbestekoa" dela adierazi dute: "Militanteen borondatean oinarrituta jarduten duen ikasle antolakundearentzat Bilboko egoitza behar-beharrezkoa da bere lan politikoa egingo badu".

Lapurretaren helburua, beraz, "bere kontrolpetik -Sorturenetik- ateratzen den ikasle antolakundea eta orokorrean izaera politikoa duen herri mugimendua ekonomikoki itotzea" dela azpimarratu du IAk. Erasoaren aurrean, urrian egin bezala, egoitzaren defentsa "determinazio osoz" egiteko asmoa azaldu du.

Irakurketa osoa irakurgai, hemen

NO HAY COMENTARIOS