ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Economista
2022/03/28 10:39

Duela hiru aste hasi zen garraiolarien greba Espainiako Estatuan, eta deialdiari eusten jarraitzen dute grebaren deitzaileek, uste dutelako ez dela nahikoa Espainiako Gobernuak eta garraio-enpresa nagusiek erdietsitako akordioa. Besteak beste, erregai litro bakoitzeko, garraiolariek 20 zentimoko deskontu bat izatea adostu zuten —ekainaren 30era arte behintzat, baina grebaren deitzaile nagusiak, Garraioaren Sektorearen Defentsarako Plataformak, salatu du ez dela nahikoa proposamen horrekin.

Iritzi berdina dute, esaterako, Hego Euskal Herrian grebara jo duten elkarteek. Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak eta Tradisna Nafarroako garraiolari autonomoen elkarteak bat egin dute iritzi horrekin, eta protestarekin jarraituko dute. Exijitzen dute, adibidez, debekatuta egotea kostuen azpitik lan egitea. Hiruk atzo hartu zuen grebarekin jarraitzeko erabakia, eta Tradisnak, berriz, larunbatean.

Gaur ere karabana bat egitera deitu du Hiruk, Olaberriatik (Gipuzkoa) Irunera (Gipuzkoa) eta Irundik Olaberriara. 16:00etan hasiko da protesta.

NO HAY COMENTARIOS