ACTUALIDAD / Violencia machista
Hiru sexu-erasoren berri eman dute oraingoz Baionako bestetan
Lehen egunean, asteazkenean, izan ziren hiru erasoak. Indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo bat dauka martxan Itaiak, eta Babesgune bat antolatu du Pannecau karrikan.
2024eko uztailaren 12
Hiru sexu-erasoren berri eman dute oraingoz Baionako bestetan
— ARGAZKIA Askatasunaren Bidea

Joan den asteazkenean, uztailaren 10ean, hasi ziren Baionako (Lapurdi) jaiak. Bestetako aurreneko egunean, gutxienez hiru sexu-eraso izan ziren. Itxura denez, salaketa jarri dute erasoetako baten harira, eta martxan da gertatutakoari buruzko ikerketa. Bestalde, Itaiak eman du gainerako bi "eraso fisiko matxisten" berri.

Baionako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, bigarren urtez jarraian, indarkeria matxistaren kontrako protokolo bat dauka martxan bestetan. "Instituzio kapitalistetatik independenteki antolatutako tresna eraginkor eta kolektiboak" antolatu ditu, eta abian ditu, besteak beste, indarkeria matxistaren aurkako babesa emateko telefono zenbaki bat (06 28 63 77 86) eta Babesgune bat, Pannecau karrikan.