ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/04/11 18:05

Azken egunetan, gutxienez hiru eraso matxista izan dira Gasteizen (Araba). Aurreko ostegunean, 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bere bikotekideari eta semeari eraso egiteagatik. San Kristobal auzoko etxebizitza batean jo zituen.

Aurreko larunbatean, bestalde, 50 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekideari "eraso fisikoa eta sexuala" egitea leporatuta. Abisu bat jaso zuten udaltzainek asteburuan, Adurza auzoko etxe batean emakume bat arriskuan egon zitekeela-eta. Etxebizitzara bertaratu zirenean, emakumeak jakinarazi zien modu jarraian jasan dituela bere senarraren irainak, eraso fisikoak eta sexu-erasoak; egun horretan bertan ere eraso ziola azaldu zuen. Erasotzailea atxilotu zuten orduan, eta, une horretan, heriotza-mehatxuak egin zizkion emazteari.

Handik bi egunera, astelehenean, 32 urteko gizon bat atxilotu zuten Arabako hiriburuan. Arriaga-Lakua auzoko taberna bateko terrazan eraso zion emakume bati: masailean musu eman eta bular bat ukitu zion.

NO HAY COMENTARIOS